Galdu arren, "gustura" bukatu dute partidua Mondrako neskek. "Lehen zatian guk agindu dugu. Leku ondo hartu dugu zelaian eta serio jokatu dugu", esan digu Jon Zuloaga entrenatzaileak.
Bi aukera, bi gol
Berdinketa lortzeko asmoz, lerroak aurreratu ditu Athleticek bigarren zatian, eta lehiari buelta eman dio. "Fisikoki behera etorri gara, Athleticek oso azkar jokatzen duelako eta euren errimoa mantentzea oso zaila delako", dio Zuloagak.
Mondrak atzeko lerroan egindako bi huts aprobetxatuz, bi gol sartu eta puntuan irabazi dituzte bizkaitarrek.