Zortzi postu inguru ipini dituzte baserriko produktuen azokan eta Jesus Romero sukaldaria ere bertan izan da pintxo dastaketarekin. Baserriko produktuak erosi eta pintxo batzuk jan ostean pozik itzuli dira etxera herritarrak. "Kalitatezko produktua eskaintzen dute eta horregatik askotan etortzen naiz", zioen arrasatear batek. Bestetik, Rakel Perez de Arenazak gogorarazi digu azoka baserritarrendako bakarrik ez, herritarrendako ere garrantzitsua eta onuragarria dela: "Beti esaten da baserritarrendako beharrezkoa da azoka eta hala da, baina herritarrei zerbitzu garrantzitsua eskaintzen diegu, kalitatezko produktua kontsumitzeko aukera".
Azoka hilero errepikatu dute hirugarren zapatuan. Urteko bi hilabetetan baino ez du hutsik egingo: abuztuan eta abenduan.