Datorren astetik aurrera asfaltatze lanak egingo ditu Udalak hainbat gunetan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 20a

Udaleko Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako Sailak jakinarazi duenez, datorren astean hasita asfaltatze lanak egingo dituzte hainbat gunetan. Ibilgailu eta pertsonen zirkulazioan eragina izango duela aurreratu dute. Hori bai, egunerokotasunean "ahalik eta eragin txikiena" izateko seinalizazioa eta "ahal den lekuetan" bide alternatiboak eskainiko dira. Eragozpenak ulertuko direla espero dute.

Asfaltatze lanetarako datak zehaztu badituzte ere, "beti ere eguraldiaren arabera" egingo dute lan.

Gunea eta exekuziorako daten aurreikuspena

Zaldibar kalea: Urtarrilak 25 eta 26 goiza

Nafarroa etorbidea (Erlojuaren eraikin ingurua): Urtarrilak 26 arratsaldea

Nafarroa etorbideko biribilgunean, Maala kale ondoan: Urtarrilak 26 arratsaldea

Ospitale ondoko hartxintxar aparkamendua: Urtarrilak 27

Otalora Lizentziatua, Amaia antzoki parean: Urtarrilak 27 arratsaldea

San Frantzisko kalea Otsailak 1

Zarugalde kalea (38 eta 60 zenbakien artean/Muxibar eta Udala biribilguneen artean): Urtarrilak 30 eta 31, eta otsailak 1

Arrasate Pasealekua (Foruenetik, kalearen 17 zenbakira) eta Gazteluondo sarreran: Otsailak 2 eta 3


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak