Roman Martinez: "Iazko 30 ekintzetatik guztiak bete ziren lau izan ezik; pozik gaude 2011k eman duenarekin"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 20a

1.600 bazkidetik gora ditu egun Besaide mendizale elkarteak. Atzo egin zuten batzar orokorra eta Roman Martinez presidentearekin egon gara batzarrak eman zuenaz eta beste hainbat kontuz berbetan, Arrasate Irratian. Iazko ekitaldiarekin pozik daudela dio Martinezek, parte hartzeari dagokionez: "1.060 parte hartze, ez parte hartzaile, eragin zituen iaz Besaidek". Diru kontuei erreparatzen badiegu, bestalde, Besaideko itsulapikoa ondo dagoela adierazi du. Hori bai, kudeaketa onaren ondorio: "Azken urteetan aurreikusitako programak gauzatu direnez eta mugimendu handia eragin dugunez, hurrengo urteetako programak bete ahal izatea ahalbidetzen duten diru kopurua jaso dugu". Jarraian, Arrasate Irratian gaur goizean egindako elkarrizketa.

 

Besaide batzar orokorraz 2012 urtarrilak 19 by Goiena

Roman Martinezi egindako elkarrizketa osoa, urtarrilaren 23ko asteleheneko Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak