PSE-EEk uste du Bilduk gehiengo absolutuaren "arrabola" erabiltzen diharduela atez ateko sistema jartzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 20a

Atzo Udaleko Ingurumen batzordearen harira, Arrasateko PSE-EE haserre dago, diotenez, Bildu erakusten ari den jarrera "antidemokratikoagatik". Aritz Arrieta Arrasateko sozialisten bozeramailearen arabera "ez du denak balio", eta atez atekoa "ezartzeko" orduan Bilduk parte hartzeari "erabateko errespetu falta" izan duela uste du. Hainbat galdera egiten ditu Arrietak, PSE-EEren prentsa oharrean: "Zergatik prisa hauek? Zergatik gura du Bilduk, orain arte herritarren parte-hartzea aldarrikatu duenean, atez atekoa herritarren iritzia jaso gabe ezarri? Zergatik ez diote esaten herritarrei zenbat kostako den atez atekoa jartzea?"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak