Arrasate literatura lehiaketan, aurten, diru gehiago saritan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko urtarrilaren 19a

AEDk literatura lehiaketa jarri du abian, aurten 25. aldiz. Hainbat berritasun izango ditu lehiaketak; besteak beste, diru gehiago banatuko dute lehen sarian: "Saria potoloagoa izango da aurten", azaldu du Itxaro Artolak, AEDko idazkariak.  Gainera, lanen tamaina (idatzi beharrekoa) ere aurreko urteetakoa baino motzagoa izango da aurten.

Hiru sail bereizi dituzte

Literatura lehiaketak hiru sail izango ditu: ipuina, poesia eta bertso-papera. Beste urte batzuetan komiki saila ere izan dute, baina, aurkeztu izan duten kopuru txikia ikusita, aurten sail hori kentzea erabaki dute.
Lehiaketa Leintz bailarako gazteendako da, LHko 5. mailatik DBHko 4. mailara bitartean; batxilergoan eta 1995a baino lehen jaiotakoen mailan, ostera, Debagoien osora zabaltzen da. Nagusien mailan saria 200 euro da; DBHko 3. eta 4. mailetan, 150 euro; DBHko 1. eta 2. mailetan, 125 euro; eta LHko 5. eta 6. mailetan, 100 euro. Lanak martxoaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak