Otsailetik ekainera beste bost solasaldi egingo dituzte; besteak beste, Pello Lizarralde, Sergi Pamies eta Patxi Iturregi idazleen liburuez jardungo dute.
Liburuak aukeratzeko modua
Liburuak koordinatzaileak aukeratzen ditu; euskarazkoak, Mikel Aierbek: "Urtarriletik ekainera sei saio izango ditugu; hala, saiatzen naiz mota askotariko liburuak aukeratzen. Kontuan hartzen dut herria, generoa... Anne Berest idazlea, esaterako, berria da, liburu arina da... ".
Literatura eta zinema
Gaztelaniazko solasaldiak Harkaitz Canoren gidaritzapean egingo dituzte. Aurtengo berritasuna izan da zikloka edo gaika antolatu direla solasaldiak. Lehenengo hiru hilabeteetan nobela beltza izan da gaia. Juana Lopez de Munainen gidaritzapean egin dituzte saioak eta oso gustura geratu dira solasaldiek izan duten erantzunarekin –38 lagun.
Datozen hiru hilabeteetan, Canorekin literatura eta zinema landuko dute. Hala, liburuak irakurri eta era berean filmak ere ikusiko dituzte interesatuek. Gero, solasaldia egingo dute Canorekin Kulturaten, 18:00etatik 20:00etara. Literatura eta zinema solasaldietan izena emateko azken eguna urtarrilaren 20a da. Dagoeneko 30 lagunek eman dute izena.
Solasaldien egutegia
- Urtarrilak 26 Alta Fidelidad Nick Hornby Gaztelania
- Otsailak 21 Iragaitzaz Pello Lizarralde Euskara
- Otsailak 29 Disparen sobre el pianista David Goodis Gaztelania
- Martxoak 20 Gaueko gezurrak Gesualdo Bufalino Euskara
- Martxoak 28 Dublineses James Joyce Gaztelania
- Apirilak 17 Haize kontra Patxi Iturregi Euskara
- Maiatzak 22 Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu Sergi Pámies Euskara
- Ekainak 19 Hiru liburu Rikardo Arregi Euskara