"Hau ez da dirudiena"

Leire Kortabarria 2012ko urtarrilaren 19a

Eguneroko kontsumo ohiturak "kolokan" jarri nahi ditu SETEM-Hego Haizea GKEak Estonoesloqueparece.org izeneko kanpainaren bidez. Erakusketa ibiltaria antolatu dute, besteak beste, eta Arrasaten ere izango da. Matrix pilulak, kamiseta inozoak, mezu ezkutuzko kartelak edo erosketa portal faltsua dira kanpainaren ezustekoetariko batzuk.

Erakusketaren bidez, eguneroko arropa eta elikagaien kontsumoari begirada proposatzen du kanpainak. Hain zuzen, moda, diruak eta finantza eta elikaduraren gaineko begirada izango da.

"Zer dago egunero jarduten ditugun honako aktibitateen atzean: kamiseta bat erostea, erosketa-gurdia betetzea edota bankua aukeratzea? Hauxe da SETEM kanpaina honen bidez,
erantzuten saiatuko den galdera", esan du GKEak gaur goizean Gasteizen, estonoesloqueparece kanpaina aurkezterakoan.

Kanpaina honek, Euskadiko hiri eta herri nagusietatik bidaiatuko du bihartik, urtarrilak 20, hurrengo otsailaren 7ra arte. Otsailaren 7an, hain zuzen, izango dira Arrasaten, Seber Altube plazan. Karpa informatiboa ipiniko dute 17:00etatik 20:00etara.

"Kontsumitzaile bezala, badugu zereginik"

GGKE honen Arropa Garbia Kanpainan, arropen etiketaren atzen zer dagoen agerrarazi nahi dute, jantzi merkeen ordainetan zeintzuk diren ondorioak. "Modaren multinazional handiek ekoizten dituzten arropak gehienetan herri txirotutako emakumeek egiten dituzte, haien lan- baldintzak maiz esklabotzatik gertuegi daudelarik. Guk, kontsumitzaile bezala, baduzu zereginik", esan du SETEMek.

Janari-erosketaren gainean, hauxe dio SETEMek: "Munduan 925 milioi pertsona gosez daude, historian zehar elikagai gehien ekoizten den aroa gurea den bitartean. Elikadura arloko transnazionalek munduko merkatuaren %70 gobernatzen dute, mundu osoko pertsona ekoizleak estutzearen bidez lortuz". Gaineratzen dutenez, "bidegabeko kontsumo honen aurrean badaude alternatibak: elikagai fresko eta naturalak, bertokoak eta bidezko merkataritzakoak".

Armak egiteko

Kanpainaren hirugarren ardatza finantza etikoak dira. "Ohiko bankuetako bezeroak eta akzionistak gara, oharkabean, beraien etikoki zalantzako inbertsioetan laguntzen dugunok, besteak beste, debekatutako armen fabrikazioan, ingurumena suntsitzen ahalbidetzen edo esplotazio era anitzak baimentzen dutenak", esaten du SETEMek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak