Otsailetik ekainera bitartera, euskarazko beste bost solasaldi egingo dituzte, besteak beste Pello Lizarralde, Sergi Pamies edo Patxi Iturregi idazleen liburuez arituko dira. Azken urteetan literatura solasaldien partehartzeak gora egin du, eta aurten, 38 pertsona inguruk eman dute izena, horietatik 17 euskaraz.
Euskarazko solasaldiez aparte, Arrasateko liburutegiak gaztelerazko solasaldiak ere antolatu ditu. Harkaitz Cano idazle lasartearrak gidatuko ditu zinema eta literatura solasaldiak, eta horietan izen emate epea zabalik dago hilaren 20ra arte. Lehengo liburua irakurriko dute, eta, ondoren, pelikula ikusiko dute. Honen helburua, istorio berdinaren bi ikuspuntu ikusi eta konparatzea da.
Nick Horby idazle ingelesaren Alta Fidelidad liburuaren eta Stephen Frears zine zuzendariak liburuan oinarritutako pelikulaz jardungo dira lehenengo solasaldia.