Hasi berri den urterako Udal Gobernuaren onespenarekin onartutako aurrekontuak alorrez-alor aztertuta, sozialistek enpleguarekiko egin beharreko lana ez dela ikusten diote eta gaineratzen dute inbertsio falta dagoela. Aipatutakoez gainera, mugikortasunarekin eta zaborrarekin lotutakoen gainean dituzten desadostasunak ere azaldu ditu gaur, eguaztena, Aritz Arrieta Arrasateko sozialisten bozeramaleak, herriko irratian.