Atzean utzi berri dugun asteburuan estreinatu da proiektore digital berria eta aurrerantzean, hala datozen kasuetan behintzat, filmak hiru dimentsiotan ikusteko aukera egongo da. Modu horretan ikusteko filmen sarrerak euro bat garestiagoak izango dira eta betaurreko bereziak emanaldiaren hasieran jaso eta bukaeran bueltatu beharko dira.
Urtarrilean beste bi hiru dimentsiotan
Hiru dimentsiotan ikusi ahalko den hurrengo filma Pina musikala izango da. Wim Wenders zuzendariak dantza, musika eta antzerkia irudi ikusgarriekin tartekatzen ditu. Modu horretan ikusi ahalko den beste filma animatua da: Happy Feet.