Kuota bulegoan ordaintzearen arrazoia da arazo informatiko batzuk direla-eta bankuen egiaztagiriak prestatzeko denborarik ez dutela izan. Kontu korrontearen zenbakia eman ez dutenek epe horretan eman beharko dute, datorren urtetik aurrera dagokion bankuak kobra dezan.
Aratusteetako ospakizuneko gonbidapenak urtarrilaren 31a ezkero
Aratusteak otsailaren 21ean ospatuko dituzte Etxaluzen, 18:30etik aurrera. Ospakizunean parte hartzeko gonbidapenak urtarrilaren 31tik otsailaren 13ra arte hartu ahalko dira bulegoan. Horretarako bazkide txartela behar den moduan eguneratuta aurkeztu behar da.