Lanbide Heziketako ikasleak, HAPOren aurrerapena bisitatzera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 16a

Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aurrerapena ezagutzeko Lanbide Heziketako Eraikuntza zikloko ikasleak Kulturaten ikusgai dagoen erakusketara joango dira hilaren 19an (11:30). Hirigintza Saileko teknikari buru Juan Antonio Urdangarinek plana azalduko die, bertatik bertara. Ikasleendako bereziki izan arren, edozein herritar dago gonbidatuta bisita gonbidatuan parte hartzera. Hori bai, lekua mugatua denez, aurrez eman behar da izena. Azken eguna, hilaren 18a: 'lanbide@arizmendi.ikastola.net' helbidean  –izen-abizenak, enpresa eta e-posta– edo 943 79 00 27 / 943 71 20 25 telefono zenbakietara deitu. 30 pertsonendako dago lekua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak