Esandako moduan, ikastaroa doakoa izango da eta plaza mugatuak izango ditu. Izena ematen duten gazteei konpromisoa eskatuko zaie. Bi hilabetez eguenero gitarraren oinarria ikasteko aukera izango da San Andresen: "Gainera, gitarrarik ez izatea ez da arazo izango, gaztetxokoan bertan egongo dira-eta gitarra batzuk erabiltzeko moduan". Izena emateko San Andresko gazte txokora edo Txatxilipurdira jo behar da. Informazio gehiagorako 943795446 telefono zenbakira deitu.