Esnearen kontsumoaren gainean ere egin zuen berba lehen hitzaldian: "Medikuntza ofizialean ginekologoek egunean litro bat esne edatea gomendatzen dute. Bada, egun kontsumitzen den esnea ez da egokia ez osteoporosia ekiditeko eta ezta orokorrean ere. Horren aurrean, kaltzio-iturri ezberdinak azalduko ditugu, asko daude-eta", aurreratu du Martinezek.
Lau hitzaldien artean bigarrena izango da biharkoa, eta hasieran hitzaldi guztiak Jokin Zaitegi aretoan egitea pentsatu bazen ere, Kulturateko areto nagusian izango dira (19:00), lehenak izan zuen harrera ikusita.
Herritarrak galdezka
Izan ere, lehen hitzaldia arrakasta borobila izan zen: "Oso pozik nago lehen hitzaldiak herritarren artean piztu zuen ikusminagatik", adierazi du Martinezek.
Hitzaldiak parte hartzaileak izatea gustatzen zaio 20 urtez Donostiako ospitalean mediku izan denari: "Amaieran batez ere etorri zitzaidan jendea hainbat kontuz galdezka eta gustura egon zirela esanez. Gainera, hitzaldia amaitu arte geratu ziren ia guztiak, 20:30ak arte. Poztekoa da hori".