The Ramones, Queens-eko punk talde mitikoak txundituta uzten zituen zaleak zuzenekoetan. Horren erakusle dugu It's alive diskoa zuzenean aurkezten zuteneko garaia. 1977an grabatu zuen New Yorkeko taldeak It's alive, Londreseko Rainbow Theatre-n. 35 urte igaro badira ere, diskoak ez du gaurkotasunik galdu. Garai haiek berriro bizitzeko edo ezagutu ez zenutenek gertutik bizitzeko aukera izango dute eguenean The Gramones talde gazteiztarraren eskutik. It's alive diskoa goitik behera, berdin-berdin interpretatzen dute eta ikuslea txundituta uzten dute. Ez galdu eguenean gaztetxean 22:00etan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.