Urteko kuota ordaintzeko epea zabaldu dute gaur Abaroan

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko urtarrilaren 16a

Martxoaren 4a bitartean 9 euroko kuota ordaindu beharko dute Abaroako bazkideek urteko ekitaldietan parte hartzeko. Egoitzako bulegoan egin beharko dute ordainketa, arazo informatikoak medio ezin izan dituztelako zerrendak prestatu banketxeetara eramateko. Kontu korronte zenbakia eraman beharko du hori egin ez duenak. Horregatik guziagatik, barkamena eskatzen die Abaroako zuzendaritzak erabiltzaileei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak