Ford Mugarrik intentsitatearekin hasi du urtea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko urtarrilaren 15a

Gabonetako oporretan lana ondo egin dute arrasatearrek. Defentsa lana ondo landu dute eta atzo, hori nabaritu egin zen Iturripen. Intentsitate handiarekin jokatu zuten arrasatearrek eta iaz txapeldun izan zen Corazonistas taldea samur hartu zuten menpean.

Hasieratik sartu ziren partiduan Ane Herreroren mutilak. Defentsan intentsitatearekin jokatu zuten eta erasora irteterakoa orduan laguntza asko eman zuten. "Baloia ongi mugitu dugu eta horrek ekarri du zulo asko topatzea", azaldu zuen amaieran Herrero entrenatzaileak. Gainera, Valle atezainak egindako lana nabarmendu zuen entrenatzaileak. Atsedenaldira zazpi goleko aldearekin iritsi ziren etxekoak: 18-11. Bigarren zatian alde hori mantentzea izan zen etxeko jokalarien helburua. Horretarako, baina, gogor egin behar izan zuten lan.

Defentsa mistoa izan zuten

Bigarren zatian Corazonistas taldeak defentsa mistoa egin zuen: 4 eta 2. Horrelako defentsarekin erasoa zaildu egiten zaio Arrasateko taldeari, baina zapatuan ondo hartu zioten neurria eta aurkarien defentsan ondo topatu zituzten zuloak.
Hala ere, azken 10 minutuetan erlaxatu egin ziren etxeko jokalariak eta partidua irabazitzat jo zuten. Herrerok azaldu zuen ezin dutela horrelakorik onartu: partiduko 60 minutuetan egon behar dutela partiduan zentratuta. Hori horrela, entrenatzailea ez zen gustura geratu azkeneko 10 minutuetan taldeak izan zuen jarrerarekin.

Ligan, lehenengo postuan

Arrasateko taldea ligan lehenengo postuan dago bigarrenarendik zazpi puntutara. Partiduz partidu lana ondo egitea da euren helburua, izan ere badakite oraindik liga asko geratzen dela (11 partidu). Partiduak momentu oro ondo irakurtzen jakin behar dutela nabarmendu du Ane Herrero entrenatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak