Jose Luis Elexpuru argazkilariak Arrasateko txoko adierazgarrienen irudi panoramiko ederrak utzi dizkigu: Herriko plaza, Arbolapeta, San Frantzisko eliza, Biteri plaza –edo arrasatearren artean ezaguna den moduan, 'Gasolinera'–. 360 gradu dituzten argazkiok ikusgai daude haren blogean. Elexpururen argazki guztiak ikusteko klikatu hemen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.