Julen Rivasen lanak Baionan ikusgai

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko urtarrilaren 12a

Julen Rivas margolari arrasatearrak margo erakusketa zabaldu du Baionako Kalostrapen. Urtarrilaren 4an zabaldu zuen erakusketa margolari arrasatearrak, baina aurkezpen ofiziala zapatuan izango da, 19:00etan, Kalostrape ostatuan.

Rivasek bakarkako lehenengo erakusketa zabaldu du Baionan. 26 margolan jarri ditu ikusgai. Denetariko margolanak dira, estilo figuratibo naturalistan margotuak.

Lanak ikusgai eta salgai

Margolanak ikusgai eta salgai egongo dira. Paisaiak, figurak eta natura hilak margotu ditu gehien. Aurkezpenaren ondoren luncha egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak