Kulturate goraino elikadura eta osasunaren gaineko hitzaldian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 10a

Ikusmin handia piztu du Dorleta Martinez mediku arrasatearraren elikadura eta osasunaren gaineko hitzaldiak. Urtarrilean eta otsailean egingo duen hitzaldi zikloaren barruan antolatutako lehen saioa izan da, eta sekulako arrakasta izan du deialdiak.

Donostiako ospitalean 20 urtez lan egindakoa da Martinez eta, adierazi duenez, besteak beste medikuntzan elikadurari ematen zaion garrantzia eskasak bultzatu du halako hitzaldiak ematera.

Hitzaldi irekia izatea proposatu du hasieratik, ikusleek euren kezka eta zalantzak plazara ditzaten.

Kulturateko Jokin Zaitegi gelan zen egitekoa hasieran baina bertaratu den jende kopurua ikusita –emakumezkoak gehiengoa–, areto nagusira pasatzea erabaki dute. Areto nagusian ere ikusle batzuk zutik jarraitu behar izan dute hitzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak