"Goizaldeko 5etan atera gara azkar egingo genuelakoan falta zitzaigun bidea baina goizean haizeak behera egin eta geratu behar izan dugu. Azken kilometroak oinez egin ditugu", esan dute protagonistek.
Zorua, lur-eremua traketsa izan da benetako infernua ibilbide guztian zehar eta gaur kranpoiak behar izan dituzte amaieran, ez zegoen hortik igarotzeko beste modurik.
55 egun
55 egunetan lortu dute: Antartika itsasotik itsasora zeharkatu Hego Polotik igaroz. 8 lagunek baino ez dute orain arte tankera honetako zeharkaldia egin inolako laguntzarik gabe gaur arte, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza gehitu behar zaizkie orain.