Arrasatear bat aurtengo 'konkistatzailea' izateko lehian

Txomin Madina Milikua 2012ko urtarrilaren 8a

Gaur abiatuko da Euskal Telebistaren bigarren katean "El conquistador del fin del mundo" saio arrakastatsuaren zortzigarren edizioa, eta bertan egongo da ordezkaritza debagoiendarik: Nagore Narvaez arrasatearra.

24 lehiakide, 12 neska eta 12 mutil ibiliko dira nor baino nor autengo El conquistador del fin del mundo lehiketan garaipenaren bila. Euren artean egongo da Nagore Narvaez arrasatearra. La Gran Danesa bezala ezaguna, 34 urte ditu  eta langilea eta irakaslea da. Aurtengo edizioan parte hartzeko aurkeztutako 1.200 pertsonen artean aukeratu dute Narvaez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak