Arrasatera heltzean, Errege Magoek Iturbide egoitzan egin dute lehen geldialdia, kabalgata hasi aurretik. 17:30ak aldera heldu dira eta zaharren egoitzan ibili dira solairuz solairu ilusioa eta opariak banatzen. Ohikoa dutenez, Meltxor, Gaspar eta Baltasar morroiez eta abesbatzarekin batera heldu dira. 19:00etan hasiko da kabalgata, Garibaitik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.