Gainerako DVD-CDak jasotzen dituztenean Arrasateko dendetan salgai jarriko dute eta aurkezpen ofiziala ere egingo dute.
20. urteurrenaren harira DVD-CDa egin dute Goikobalu abesbatzako kideek. Asmoa Gabonetarako 1.000 ale salgai jartzean zen baina argitaletxetik 100 besterik ez dituzte jaso. Hala, 100 ale horiek salgai jarriko dituzte gaur bertan Seber Altuben, 18:00etan. CD grabaketak Bedoña auzoko elizan eta Kulturateko areto nagusian egin zituzten 2011n. DVDa, ostera, 2010ean jasotako irudiekin eta 20 urtetan bizi izan dituzten uneetako argazkiekin osatu dute.
Gainerako DVD-CDak jasotzen dituztenean Arrasateko dendetan salgai jarriko dute eta aurkezpen ofiziala ere egingo dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.