Elikadura eta osasuna hizpide izango dituzten jardunaldiak Kulturaten, urtarrilean eta otsailean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 5a

Elikadura eta osasunean aditu den Dorleta Martinez medikuak lau hitzaldi eskainiko ditu Kulturaten urtarrilean eta otsailean. Elikadura eta osasunaren gaineko gomendioak emango ditu Martinezek. Besteak beste, elikadurarekin lotura zuzena duten hainbat gaixotasunen gainean egingo du berba medikuak. Esandako moduan, hitzaldi guztiak Kulturaten izango dira, 19:00etan.

Lehen jardunaldia datorren martitzenean, hilak 10, izango da (19:00). Egungo elikadura eta horrek osasunean duen eragina izango da berbagaia. Bigarren hitzaldia hilaren 17an izango da eta Martinez luze eta zabal ariko da berbetan elikaduraren bidezko hezurren osasunaren gainean.

Otsailean ere beste bi hitzaldi emango ditu Martinezek: fibromialgia, nutrizioa eta bestelako terapia naturalen gainekoa otsailaren 7an eta elikadura eta minbiziaren arteko lotura jorratuko duena otsailaren 21ean.

Sarrera librea da eta informazio gehiagorako deitu honako telefono zenbaki hauetara: 943 79 74 96 / 628 68 67 80

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak