13 lagun aurkeztu dira Jokin Zaitegi bekara

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko urtarrilaren 5a

Epaimahaiak hilaren bukaeran erabakiko du beka nori eman. Bekadunak irailera arte izango du epea lana bukatzeko. Gero zuzenketak, azken ikutuak... eta inprentara Durangorako.

Tomas Transtömer suediarraren poema bilduma itzultzeko deialdia egin du AEDren azken Jokin Zaitegi bekak eta 13 lagun aurkeztu dira. AEDko kideak pozik daude kopuruarekin, "jende gutxi animatzen delako poesia itzultzera eta are gutxiago jatorrizko testua suedieraz bada".

Epaimahiaren bilera

Epaimahaia urtarrilaren bukaeran elkartuko da eta orduan erabakiko du beka zeini eman. Aurtengo epaimahaia osatzen dute: Luigi Anselmik, Santi Leonek eta Joseba Ossak. HIru lagun horiek eta Elkarreko Xabier Mendiguren eta AEDko Itxaro Artola egongo dira hilaren bukaerako bilean, sariketa ebasteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak