Noiz arte justiziarik gabe?, gerrako memoria taula gainera

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko urtarrilaren 4a

Espainiako gerran fusilatuak, zigortuak edo errepresaliatuak izan zirenen omenezko jaialdia antolatu du Intxorta 1937 elkarteak Arrasateko Amaia antzokian urtarrilaren 13rako. Honako hauek izango dira taularen gainean: Anger, Gose, Ain_1, Andoni, Petti eta Eñaut, Iker Fernandez eta Oscar Manso, Musiraka taldea, eta Domentx Uzin, Juan Fernandez eta Eider Varela. Sarrera doan da.

"Memoria historikoa errespetatzea ezinbestekoa da askatasunez bizitzeko, zauriak ixteko eta baita aurrera egin eta etorkizuna sendotzeko ere". Halaxe dio Intxorta 1937 elkartearen oharrak. Eta, esaldi horretan, hain justu ere, laburbiltzen da elkarte horrek jaialdiarekin sortu nahi duen izpiritua, jaialdiaren beraren helburua.

Noiz arte justiziarik gabe da jaialdiaren izenburua. Eta azaroan argitara eman zuten CDan eta liburuan, Gerrako ipuinak izenburukoan, parte hartu zuten musikari gehienak batuko dira Amaia antzokian. Esan bezala, Arrasateko Amaia antzokian izango da urtarrilaren 13an, egubakoitza, 20:00etan hasita. Arrasateko Udala da laguntzailea. Sarrera doan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak