Debagoieneko Txirrindulariak taldeak zabalik ditu ateak

Xabier Urtzelai 2012ko urtarrilaren 4a

Iritsi da 2012ko zikloturismoko lizentziak berritzeko ordua, eta tramite horiek egiteko laguntzeaz batera, Debagoieneko Txirrindulariak taldeak bertako kide izateko eskaintza egin du.

Debagoieneko Txirrindulariak taldearen egoitza Arrasateko Ignacio Zuloaga kalean dago (10, sotoa), eta urtarrilaren 12an eta 19an (19:00-20:00) zabalik egongo da kide izan nahi duenak izena eman dezan, edo zalantzak argitu nahi dituenenarentzat. Informazio gehiago nahi duenak: 605 744 275.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak