AEDren irrintzi ikastaroa otsailaren 11ra atzeratu da

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 4a

AEDk azaroan martxan jarri zuen ELKARTrUK egitasmoaren barruan urtarrilaren 21erako irrintzi ikastaroa antolatu zuen. Hala ere, prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, irrintzi ikastaroa osailaren 11ra atzeratuko dute. Goikobalu Gazteko zuzendari den Rakel Murgiondoren gidaritzapean, ikastaroak bi orduko iraupena izango du, 11:00etan hasi eta 13:00ak arte. Ikastaroan parte hartzeko bost euro oradaindu behar da ELKARTrUK egitasmoko ikastaro guztien antzera, dirua elkarteko jardunera bideratuko da. Izenematea aurrez 943 77 12 28 telefono zenbakira deituta edo 'aed@aedelkartea.com' helbidera idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak