Realeko atleta den Istar Dapenak –duela hilabete gutxi fitxatu du Realak, Arrasate Kanpanzar Atletiko taldetik– Euskadiko errekorra ondu zuen 2011 urtea agurtzear geundenean, abenduaren 29an. Urtarrilaren 1etik Dapena gazte mailako kategoriako atleta da, eta azken orduan izan bada ere, Dapenak marka ederra utzi du aurreko kategorian. Jonathan Perezek entrenatzen duen atleta arrasatearrak 4.01eko marka egin ahal izan zuen, eta 2007tik Ander Lopezek zeukan errekorra gainditu zuen. Salto horrekin Arrasatekoarena da, kadete mailan, Gipuzkoako eta Euskadiko inoizko marka onena.