Pilates egiteko hastapen ikastaroan izena eman daiteke hilaren 13ra arte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 3a

Aukea kirol erakundeak pilates egiteko oinarrizko irizpideak eta teknikak ezagutzeko hastapen ikastaroa jarriko du abian. Izenematea zabalik dago hilaren 13ra arte. Izan ere, ezinbestekoa da hastapen ikastaro hori egitea pilateseko ikastaroetan parte hartzeko; horrekin lortzen da ikastaroen maila ez jaistea ikasle berri bat sartzen denean.

Izenematea itxi ondoren hasiko dira hastapen ikastaroarekin. Hona hemen datak:

  • Egunak: Urtarrilaren 16, 18, 23 eta 25a.
  • Ordutegiak: 09:15ean (ordubeteko saioak) eta 17:30ean (ordubeteko saioak).
  • Egunak: Urtarrilaren 17, 19, 24 eta 26a.
  • Ordutegiak: 15:00etan (ordubeteko saioak) eta 20:30ean (ordubeteko saioak).
  • Prezioa: 17,88 euro (abonatuak) eta 28,88 euro (ez abonatuak).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak