Kooltur Ostegunak ekimenak urtarrileko egitaraua aurkeztu du

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko urtarrilaren 2a

2012ari merezi duen ondo etorria emateko Kooltur Ostegunak ekimenak ez du etenik izango. Urtarrileko egitaraua aurkeztu dute eta ohi duten moduan, askotariko eskaintza da nagusi. Urtarrilaren 5ean, Txikilandia Gabonetako jolas parkearekin bat eginez, Porrotx eta Bonberenea txarangak emanaldia egingo dute, eta ez da gauean izango: 17:00etan plazatik irten eta gaztetxera egingo dute bertan kontzertua emateko. Emanaldi horretarako sarrerak Txikilandian erosi beharko dira. Hurrengo eguenetan, berriz, Giranice, Gramones eta Keu izango dira gonbidatuak. Emanaldi horiek 22:00etan hasiko dira eta sarrera bost euro ordaindu beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak