Eguraldiak larregi lagundu ez bazuen ere, jende dezentek egin zuen bat Mojategin errugbiaz gozatzeko: jokalari,entrenatzaile eta gurasoen artean 25 bat pertsona. Oro har giro ona izan zen nagusi arratsalde osoan zehar, eta izerdi pixka bat bota ostean, dutxa on bat hartu eta hirugarren denbora eder batez gozatu zuten denek.
Horrenbestez, Arrasate Errugbi Taldeak agur esan dio 2011 urteari, hurrengo entrenamendua urtarrilaren 8ra arte ez dutelako egingo. Arrasate Errugbi taldearen partetik: "Urte berri on denoi!"