Iheskiderekin gaztetxea lepo betez agurtu du urtea Kooltur Ostegunak ekimenak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abenduaren 30a

Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan, Elorrioko Iheskide taldeak bete egin zuen atzo Arrasateko gaztetxea. Gaizka Jareño 'Tronpi' agertokian zela, hasierako formazioarekin taularatu ziren elorriarrak. Ohikoa duten punk rock indartsua eskaini zuten; nahiko hotz hasi arren ondo berotu ziren amaierarako. Errepertorioari dagokionez, estilo horretako musika zaleendako ereserkiak: 'Ez etsi, eutsi', 'Aurkitu zaitut' eta 'Iheskide', besteak beste. Bertsioen artean aipatzekoa Vomitoren 'Mirando el abismo'. Ordu eta erdi pasatxo iraun zuen kontzertuak: distortsioa, indarra eta izerdia nagusi. Azken hileetan zuzeneko askotxo eman ostean, disko berria grabatzen jarriko dira orain, Haritz Harregirekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak