Palindromo lehiaketa antolatu du AEDk, bigarrenez

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abenduaren 28a

AEDk bigarrenez antolatu euskarazko palindromo lehiaketa. Iazko parte-hartzea "ona" izan zen antolatzaileen arabera, eta aurten ere herritarrak animatu nahi dituzte parte har dezaten. Palindromoa zer den? Bada, aurretik atzera nahiz atzetik aurrera berdin irakurtzen den hitza, zenbakia edo esaldia. Otsailaren 15a baino lehen entregatu behar dira lanak. Arrasateko palindromo onenak saria izango du.

Oinarriak:
  • Lehiaketa honetara aurkez daiteke bertan parte hartu nahi duen pertsona oro. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.
  • Lanak ulergarriak eta hizkuntza aldetik zuzenak izan beharko dira ezinbestean eta aurretik argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak.
  • Palindromoak ,  otsailaren  15a baino lehen mezu bidez bidali beharko dira AED elkartera, aed@aedelkartea.com helbidera.  Dokumentu bi igorri behar dira mezuaren barruan: batean, palindromoa aurkeztuko da, ezizen batekin; bestean, erabilitako ezizen bera eta egilearen datuak( izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa).
  • Epaimahaia Marcos  Gimeno palindromogilea, Oskar Elizburu Erdu-AEK euskaltegiko zuzendaria eta Amaia Arana Arrasateko Udal Euskaltegiko zuzendariak osatuko dute.
  • Lanak epaitzerako orduan ondorengoa  baloratuko da: palindromoaren balio literarioa eta artistikoa, luzera,  eta aberastasun semantikoa.
  • Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitatea ez balute, sariak hutsik uzteko erabakia har lezake epaimahaiak
  • Irabazleak, otsailak 29an, emango dira ezagutzera AED Elkartearen web gunean: www.aedelkartea.com eta sare sozialetan.
  • Saritutako lanak, AED elkartearenak izango dira eta  lanok ustiatzeko eskubidea AEDren esku utziko du egileak.
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea suposatzen du.

 

Sariak: 

Euskal Herriko onenari  Debako Txindurri-Iturri nekazalturismo-sagardotegian bi lagunendako sagardotegi afaria, logela eta gosaria.

Arrasateko onenari, Txondorra erretegian bi pertsonendako etxeko menu berezia.

Palindromoaren definizioa

Zer da palindromoa? Palindromoa hitz edo espresio kapikua da. Ezkerretik eskuinera zein eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen den hitz, esaldi edo zenbakia da, hain justu ere. Hitz horiek alderantziz irakurrita ere espresio zentzudunak dira hizkuntza berean, nahiz eta esanahiak ezberdinak diren. Palindromos hitza grekoa da. Atzeraka korrika esan nahi du.
Esaterako, Adibidez, 3.883 zenbakia palindromoa da; Euskal hizkuntzan, arazi eta izara aipa daitezke. Hitz-jokoak gustatzen zaizkienendako dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak