Txatxilipurdiren aisialdi eskaintzak ez du oporrik Gabonetan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abenduaren 27a

Txatxilipurdiren Gabonetarako eskaintza Txikilandia jolas parketik haratago doa. Izan ere, Gabonak lanegun garrantzitsuak dira euskarazko aisialdia eskaintzen duten hezitzaileendako. Ludotekak ohiko ordutegian daude zabalik eta erdiguneko gaztegunea ere irekita egongo da aste osoan, 17:00etatik 21:00etara. 12 eta 17 urte arteko gazte guztiendako ekintzak izango dira Pablo Urangako egoitzan, egunero. Prestatu dituzten ekintzen artean, abenduaren 30ean urtea agurtzeko festa eta kontzertu bat egingo dute. Azkaiter pelox musikari bergararra izango da gonbidatua, 19:00etatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak