Eman diote hasiera Ointxe taldeak antolatutako Gabonetako saskibaloi txapelketari

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko abenduaren 26a

Gazte mailako sei talde ariko dira nor baino nor; finala eguazten eguerdian jokatuko dute.

Utebo, Lagunak, Cornellá, Clavijo, Easo eta Mondragon Unibertsitatea dira txapelketan aurten parte hartuko duten taldeak. Adituen esanetan Cornellá eta Easo dira faborito nagusiak finalerako, baina esan gabe doa horrelako txapelketa bat oso aukera polita dela Mondragon Unibertsitateko gazte mailako mutilendako.

Laugarren urtea da Ointxe saskibaloi elkarteak Gabonetako txapelketa antolatzen duela. Iturripen jokatuko dira norgehiagoka guztiak eta Hot Shots lehiaketa ere egongo da.

Lehenak jokatzen Mondragon Unibertsitatea eta Lagunak izan dira. 19:00etatik aurrera, berriz, aurrez aurre izango dira Easo eta Clavijo. Bihar, martitzena, goiz eta arratsaldez jokatuko dira partiduak; 10:15ean hasita Utebo-Lagunak, eta 12:15ean CB Cornellá-Clavijo. Arratsaldean beste bi partidu jokatuko dira; MU-Utebo 16:30ean eta Cornella-Easo 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak