Portaloi elkarteak 'Herrixa dantzan' dantzaldi irekiaren beste saio bat antolatu du egubakoitzerako, hilak 30. Urrian egin zuten estreinaidia eta ordutik hilabetero elkartu dira. Patxi Montero gidari dela, Euskal Herriko eta Europa osoko dantza tradizional eta ludiko errazak ikasiko dituzte. Sokan, taldean, bikoteka... era guztietara. Helburua, adin guztietako herritar soilak dantzan elkarrekin gozatzea. Garaia Berrikuntza guneko jatetxean egingo da, 20:00etatik 21:30era. Taberna zabalik egongo da eta antolatzaileek gogoratu dute autobus urbanoak bertan gelditzen dela ordu erdiro.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.