Gaur ezkero salgai daude Loquillo ikusteko sarrerak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abenduaren 26a

Loquillo rock abeslari famatuak kontzertua emango du Arrasateko Amaia antzokian, datorren urtarrilaren 27an. 'Su nombre era el de todas las mujeres' azken diskoa aurkeztera dator 'Loquillo a solas, tour teatros 2012' biraren barruan, eta gaur bertan salgai jarriko dituzte sarrerak Amaia antzokiko lehiatilan eta Kutxaren webgunean. Bira horren barruko errepertorio barruan daude, besteak beste, honako artista hauek: Cesare Pavese, Bernardo Atxaga, Mario Benedetti, Jaques Brel, Georges Brassens, Gil de Biedma, Luis Alberto de Cuenca, Gabriel Sopeña, Sabino Méndez eta Jaime Urrutia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak