Gabonetako produktuez osatutako otzarak dira banatu dituztenak. Turroiak, polboroiak, patxarrak, ardoak, iberikoak..., denetik eta onetik; gatzetik zein gozotik.
Bezero zortedunek gustura hartu dituzte otarreok, krisi sasoi hauek gozatzeko lagungarri. Eta, Ibai-Artek ere, positiboki baloratu du aurten bigarrenez antolatu duten ekimena. Hala aitortu digu Miren Lasagabaster Ibai-Artekoak.