Santamasetan jendea pilota gosez

Xabier Urtzelai 2011ko abenduaren 23a

Santamasetako pilota jaialdiak erakutsi zuen, beste urte betez, herrian pilotari profesionalak ikusteko dagoen nahia, Uarkapeko harmailetan jende asko batu zen-eta. Batetik, Chafee-ren eta Beloki II-aren buruz buruzkoan Beloki nagusitu zen (20-22), eta ondoren jokatu zuten eskuz binako partiduan Mikel Goñi eta Lasa III.a izan ziren onenak (22-13).

Mikel Goñik eta Lasa III.ak Mendizabal eta Galartza VI.a izan zituzten aurrean, eta markagailuak erakusten duen moduan uste baino alde handiagoa izan zen bi bikoteen artean. Lau t'erdi barruan jokatu zuten norgehiagokan, berriz, pareago egon ziren indarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak