Santamas azoka bizi-bizi eta giroa bero-bero Arrasaten

Asier Alkorta 2011ko abenduaren 22a

Poliki esnatu da gaur azokako giroa. Baina eguerdirako herriko kale nagusiak jendez gainezka zeuden. Saltzaileak ere pozik agertu dira. "Hasieran jende gutxi egon da baina etorri direnak asko erosi dute". Egun honetan gehien saldu diren produktuak txerrikiak izan badira ere, gainerako produktuak (eztia, barazkiak, fruta...) ere ondo saldu direla argitu dute saltzaileek. Arrasatek, bestalde, herriko artzainak omendu ditu.

'Pottolo'-k badu jabea: 5.002 zenbakia

Saltoki lehiaketaren irabazleak

  • Herriko saltokirik onena: Rakel Perez de Arenaza
  • Barazki lehiaketa: Jose Lonbide (Aramaio)
  • Fruta lehiaketa: Maria Etxezarreta (Gabiria, Gipuzkoa)

Jende gutxiago?

2,10 eta 2,70 euroko prezioarekin, "edonoren eskura" egon direla esan dute. Jose Antonio Arteaga sagardo saltzailea ere pozik zegoen herriko plazan: "Baliteke aurten, euriagatik, iaz baino jende gutxiago egotea, baina giro ona dago".

Jaia Seber Altube plazatik herriko plazara pasatu da. Eguerdian, gutxinaka, herriko plaza bete-bete egin da eta zer esanik ez txerri dantza egiterakoan; bazter guztiak jendez beteta zeuden.

Herritarrek ondo baino hobeto ibili dira batetik bestera. Herriko artzainei eta euren familiei egindako omenaldiak ere jende asko elkartu du Jokin Zaitegi plazan.

Portaloitik Musakolara

Ondoren, Portaloitik abiatuta, kalejira bat egin dute herritarrek eta handik bazkaltzera joan dira Musakolako kiroldegira.

Arratsalde iluntzean, ostera, sakela ondo beteta, pilota partiduak, Txerri eta Larrain dantzak, bertso jaialdia...

Lehiaketetako saridunak

  • Barazki Lehiaketa, 1. saria: Jose Lonbide (Aramaio).
  • Barazki Lehiaketa, 2. saria: Esozi Etxebarria (Soraluze).
  • Fruta Lehiaketa, 1. saria: Maria Etxezarreta (Gabiria).
  • Herriko saltokirik onena, 1. saria: Rakel Perez de Arenaza
  • Herriko saltokirik onena, 2. saria: Maria Asun Iturbe
  • Herriko saltokirik onena, 3. saria: Arantza Olabe
  • Aipamen berezia, ogia: Dominga Galdos
  • Urteetan egindako lanari aitortza: Maria Arana eta Jose iturbe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak