Urtarrilaren 7ko manifestaziorako dei egin dute hainbat arrasatearrek

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abenduaren 23a

Hainbat arrasatearrek dei egin dute, bideo baten bidez, urtarrilaren 7an Bilbon presoen alde egingo den manifestaziora joateko. Bertan, Arrasateko hainbat herritar, politikari, kirolari eta abarrek, bat egin dute deialdi honekin. Bideoaren izenburua da Kolosala izango da.

"2011ko Gabonak gainean daude eta, zoritxarrez, Arrasaten aurtengo neguen ere ez gara denok egongo. Gure herriko presoen eskubideak, oraindik ere ez dira errespetatzen eta denak dituzte milaka kilometrotara" diote Ein deigun bidie taldekoek, bideo-muntai horiu egin dutenek.

Era berean, gogoratu dute datozen egunotarako Arrasaten antolatu dituzten ekitaldiak:

  • Abenduak 24 18:00-18:30: Presoen eskubideen aldeko enkartelada Seberon.
  • Abenduak 24 01:00: Bertso saioa Gaztetxean.
  • Abenduak 30 Urteko azken ostirala, kontzentrazioa, 19:30ean Herriko plazan.
  • Abenduak 31 01:00: Portaloian, Euskal Preso eta iheslarien aldeko brindisa.
  • Urtarrilak 7 Manifestazio nazionala Bilbon, 17:30ean. Autobuserako txartelak Iratin salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak