Guztientzat sorpresa izan da. Inork ez zuen espero. Izan ere, Udal ordezkariak dendarik denda joan dira sariak ematen, saridunek ezer jakin barik. "Hau sorpresa; hau poza!", horixe zen hiru sarituek behin eta berriz errepikatzen zutena.
Besteak beste, Inazio Azkarraga alkatea, Joserra Askasibar eta Kepa Urteaga izan dira sariak banatzen ibili diren Udal ordezkariak. Ibaiartek ematen duen hirugarren saria, Altuna lurrindendak jaso duena, Garbiñe Saez de Gordoa Ibaiarteko ordezkariak eman du.
Lehiaketa honekin, Udalak eta Ibaiartek dendariek egindako esfortzua saritu nahi izan dute. "Gainera ez dute bakarrik urtean behin egiten. Beti ibiltzen dira erakusleihoak ondo-ondo apaintzen", esan dute Udal ordezkariek.