Udal euskaltegiko Gabonetako saskien irabazleak jakinarazi dituzte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abenduaren 21a

Udal euskaltegikoek Gabonetako hiru saski zozketatu dituzte eta hauexek dira horien irabazleak: Mertxe Blanco, Mari Carmen Arkonada eta Susana Inda. Zozketan parte hartu ahal izateko honako baldintza hauek bete behar izan dituzte udal euskaltegiko ikasleek: lehenengoa, saskia osatu ahal izateko zerbait ekarri; bigarrena, hiru astean zehar jarri ditugun galderei erantzun zuzena eman. Baldintza horiek bete dituzten ikasleak "asko" izan direla diote eta datorren urtean  ekintza errepikatu egingo dutela. 

Hona hemen hiru irabazleen argazkiak, sariarekin:

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak