Topaketaren bidez, Mundukideren askotariko proiektuetako "esperientziak konpartitu eta denok elkarrekin egoteko aukera" izan gura dute, eta dei egiten diete langile eta kolaboratzaileei, interesa duen inor ezagutuz gero hura ere gonbidatzeko.
Hau da egitaraua: ongietorria eta aurkezpena (09:00), proiektuetako esperientziak (09:30), kafea (11:00), proiektuetako esperientzia gehiago (11:30), bukaera (12:45), egoitza berrira bisita (13:00) eta bazkaria Aldape tabernan (14:00).
Mikro-kredituetarako laguntza
Bestalde, abenduan eta urtarrilean, Marrupako (Mozanbike) nekazariei laguntzeko Eman zure kreditua orain! izeneko kanpaina egiten dabil Mundukide, Euskadiko Kutxaren laguntzarekin. Hain zuzen, jendeari diru-laguntzak emateko dei egiten diote, eta diru-laguntza horiekin mikro-kredituak emango dizkiete hango familiei. Urtean 100 euro baino gutxiago izaten dituzte familiek.