Fiat autoaken parean gertatu da istripua. Arrasateko irteeran, Muxibarreko biribilgunetik 500 metro ingurura, Meatzerreka auzunerako bidegurutze inguruan. Ohikoa da istripuak gertatzea gune honetan. Euria izan da arrazoi nagusia gidariak komentatu digunez.
Istripua gertatu eta dozena erdi auto pasatu egin dira geratu barik, hala ere, batek deitu du Udaltzaingora eta segituan gerturatu dira istripuaren lekura.