Aldundia pozik gaztegunearekin gazteek "aspalditik eskatzen zuten tokiaren beharra" asetzea lortu delako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abenduaren 20a

Ikerne Badiolak zuzentzen duen Gipuzkoako Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuak Arrasateko Udalari erdiguneko gaztegunearen gastuak ordaintzeko emango dion 114.000 euroko laguntza onartzen duen ebazpena kaleratu berri du. Diputazioaren diru laguntzak urritik martxan dagoen zerbitzuaren kostuaren %55a ordainduko du.

Aldundiak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Aldundiko Gazteria zuzendariak, Jokin Melidak, bere poza azaldu du ekipamendu hori dela-eta: "Gaztegunearekin, Arrasateko gazteek elkartu ahal izateko eta jarduera ezberdinak egin ahal izateko aspalditik eskatzen zuten tokiaren beharra asetzea lortu dugu". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak