Bildu, EAJ eta PSE-EE udal taldeen mozio bana eta ordenantza fiskalak gaurko osokoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abenduaren 20a

Gaur egingo den ezohiko osoko bilkuran (18:00) hainbat gai jorratuko dira. 2012rako ordenantza fiskalak behin betiko onartzeko proposamenaz gain, udalbatzak hiru mozio izango ditu mahai gainean. Bilduk euskal presoen eskubideen gaineko mozioa aurkeztuko du, EAJk etxebizitza babestuen salmentak izango ditu hizpide eta azkenik, PSE-EEk hiri hondakinen jasotze sailkatuaren aurkako mozioa aurkeztuko du. Talde sozialistak bosgarren edukiontziaren aldeko apustua berretsiko du, diotenez, beste edozein sistemarekin baino "gehiago birziklatzen" delako. Bestalde, 2012rako aurrekontuak onartzeko plenoa datorren astean egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak